XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

40. Art. Proiektuetan aginduzkoak izango diren gutxieneko baldintzak.

1. Bidesarea.

Bideen sekzioa: Izaera orokorrez, bidesare nagusiak 8,00 m.ko galtzada zabalera bilduko duen sekzioa izango du, espaloiena kasuen arauera aldatuko delarik, proiektatutako bide unitate tipologiari dagozkion gehinezkoetaraino.

- Bidesarearen trazadura: proiektu honen planoetan seinalatutakoa izango da.

Bere kurbadura erradioak eta sestrak, idatzi beharreko proiektuan zehaztuko dira.

- Espaloietako zuhaitzak: Zuhaitzak inguratzen dituzten txorkoek lurzoru zanpagarria inbadi ez dezaten, dagozkion tapa zanpagarriak jarriko zaizkie, oztoporik gabeko 1,50 m.ko gutxienezko iraganbidea ahalbidetuz.

Espaloiak % 2ko zeharkako jauskera izango du.

2. Edateko uraren sarea eta sute-ahoak.

Udal saretiko hornikuntza behar adinako emari eta presio baldintzetan ziurtatuko da.

Lerrokadura luze eta angelu irekiz osatutako trazadura erregularrari jarraituko diote, sakontasun uniformean, bide-trazadurari edo espazio publiko ez-eraikigarriei jarraituz.

Eroanbideak espaloipean kokaturik egongo dira.

Sutetako ur-hartuneen instalazioak honako baldintzok beteko ditu:

- 80 mm. eta 100 mm. motakoak izango dira.

- Eroanbide independiente baten bidez konektatutako zaizkio sareari.

- Suhiltzaile Zerbitzuko ekipoak erraz heltzeko moduko tokietan kokaturik egongo dira, beraien arteko distantzia, espazio publikotan neurtua, ezein kasutan 200 m. baino handiagoa izan ez dadin eran banatuta.

3. Saneamendua.

- Hustuketa sistema: bereizlea izango da, euri uren eta hondakin uren bilketa independientea bereiziz sare pribatu zein publikoetan.

- Sekzioak.

Aldapak: Sareko eroanbideetan erabili beharreko gutxieneko diametroa hogeitamar zentimetrokoa izango da eta aldapa % 2koa edo handiagoa.

Hori ezinezkoa bada, diametro handiagoko kanalizazioak erabili beharko dira, ondorengo proportzioari jarraikiz:

Diametroa (cm.) Gutxieneko aldapa
30 % 2
40 % 1
50 % 0,5
60 % 0,5
80 % 0,4
100 % 0,4

- Kalkulu emariak: Euri uren sarea 280 l/seg. eta Ha. kalkulu eurirako dimentsionatu beharko da.

Erabili beharreko isurketa koefizientea 0,9koa izango da zona zolatu edo estalkipekoetan, eta 0,3koa berdeguneetan.

Proiektatutako sarearen konzentrazio denbora 10 minututik gorakoa den kasuetan, dagokion balioa erabiliko da kalkulu eurirako.

Sarearen dimentsioan zonaz kanpoko euri uren bilketaren eragina kontuta hartuko da.

Sarearen dimentsioak, hornitutako edateko uraren hustuketa izango du kontutan.

- Eroanbideak: Hormigoi zentrifugatu edo bibrokonprimituzkoak nahiz fibrozementuzkoak izango dira, hustuketa eta ezarpen zirkunstantzietarako diametro eta erresistentzia egokia izango dutelarik.